Berrikuntza nahia

Carlos Beach Lafitenia “mota berriko” aire libreko ostalaritza eta ostatu proiektuak natura zaintzera eramaten gaitu; turismo arduratsua egitera.

Lafitenia hondartza bazterrean, ingurune basa eta ikaragarri eder honetan, eraikuntzarik ez. Paisaia antolamendu ongi pentsaturik, gaurko mobil-home-ak zurezko aterpeekin ordezkatuz, surf kultura, yoga eta baratzegintza lehenetsi nahi izan ditugu.

Sukaldean bertako mozkinak lantzen ditugu, etxeko karta garaikide, osasuntsu eta goxo-goxoa eskaintzeko.

Bertutedun eta arduratsu

Carlos Beach Lafitenia ostatuan praktika bertutedunak bultzatzen ditugu, giza jarduera, fauna eta landaretza aberatsen arteko harmonia eta oreka mantentzeko xedearekin (eguzki energia, hondakinen bereizketa eta birziklatzea, besteak beste)

Adiskidetasunetik

Alexandra, Charles eta Lucas Cuxac-ek egitasmo handi nahia eta arduratsua dute, baina aldi berean atsegina eta adiskidetasun giroan daramate beren proiektua.

2021eko udatik zabalik daude. Zatozte koktel baten edatera, lasai egotera eta jatera, eguerditik 23:30 arte. 2022ko udatik goiti, bertakoak ere ongi etorriak izanen dira ilunabarrean koktel baten edateko, eta jateko eguerditik 23:30 arte. 2022ko udatik goiti hotelaren alde berritua izanen da.

Zatoz eta bisita gaitzazu