Carlos Beach Lafitenia
Familia proiektu, zintzo eta errespetuzkoa.
Carlos Beach Lafitenia da Alexandra, Charles Cuxaceta beren haurrek daramaten familia proiektua. Lucas zuzendari nagusi bezala. Bizitzeko lekua; topaketak egitekoa, atsegina izaten segitzeko egokitzen doana, naturari eta jokagaiei adi egonez, desberdintasuna, esperientzia, iruzkinak, kritikak eta animoak kontuan hartzen dituena.
Pausatzeko, jendea ezagutzeko eta nork bere burua entzuteko lekua
Euskal populuari eta Euskal Herriari atxikia, baita honen historiari eta mundurako irekitzeari, Carlos Lafitenia publiko guztientzako dago zabalik, izan lagun taldeak, bikote amorosak nola familiak… izan bertakoak nola oportiarrak ala bidaiariak. Hemengo giroak eta bibrazio uhinek lasaitasunera eta irria berreskuratzera garamatzate. Eguzkiaren laztanekin, behatzak hondarrean sarturik, natura betean, leku ezin hobea dugu arnasa sakon hartzeko, munduarekin eta besteekin konektatzeko. Itsasoa, landaretza, izarrak, gaua… etzaulki, “day-bed” edo sofan ongi instalaturik, eta laster modu intimo, artistiko eta ekologikoan pentsatutako eko-etxoletan.
Leku berezi hau truketarako arnasgunea izan dadila opa dugu: bertako egituran elkarte edo eragileekin partaidetzak eta topaketa programa bat osatzen ari gara.
Sarreran saltoki-karabana ezarri dugu. Bertan aurkituko dituzue bertako artisauek sortu bihozkadak: kapeluak, bitxiak, kimonoak, larruzko espartinak eta erosketetarako edo hondartzarako poltsak
Laster gurean: Yoga eta Pilates kurtsoak aire librean.
Ingurumena zaintzen duen proiektua
Natura eta antolamenduak
Getaria eta Donibane Lohizune artean, Akotze auzoko Lafitenia uhainaren parean gaude, ezponden oinean. Leku ia osoki Natura 2000 eremuan dago, eta xume izatera behartzen gaitu. Naturari arretaz so egin behar diogu, bertako landaretza endemiko harrigarriari bereziki kasu eginez.
Antolamendu eta sorkuntza lanak bertakoek beren eskuekin eginak dira. Hortaz, Carlos Lafitenia -ko talde gazte eta bertakoak eginiko antolamenduek itsasbazterreko eta Natura 2000ko araudia errespetatzen dituzte.
Ez da greenwashing-a edo alderantziz arauak saihesteko borondaterik. Landaretzan mozketak egin behar direnean zentzuz egiten dira, lekuak paradisu txikia izaten segi dezan. Zatozte zuen begi, sudur eta belarriez egiaztatzera naturaren goxotasuna eta indarra zaintzen ditugula. Egia da lekua aspaldian izan zena bezain basatia ez dela, baina aldi berean lehen aurki genitzakeen hondakin metak orain ez dira gehiago ikusten. Dena garbitua izan da. Ez dago eraikin egonkorrik, eta eko-etxolen proiektuak legedia betetzeaz gain, lekuaren edertasun naturala ere zainduko du.
Kalitatea, bertakoa eta zirkuitu laburrak
Sukaldaritza
Samurtasun handiz, Carlos Beach Lafitenia ostatuak udako sukaldaritza freskoa eta etxekoa eskaintzen du, euskal lurraldeetako produktuen jatortasun handienarekin.
Musika
Soinua, Ipar Euskal Herrian oso ezaguna den teknikari batek landu du: Xabi Pery, Itoiz taldekoa izan da besteak beste. Nabarmendu nahi dugu soinuaren bolumenarekin neurriz jokatzen dugula eta gauez ostatua itxita dagoela, auzokoei, fauna eta landaretzari trabarik ez egiteko.
Jantziak
Lantaldearen jantziak gai noblez eginak dira, hala nola ardi artilez, larruz eta abarrez. Ezpeletako Atxi familia enpresak sortuak dira.
Gure engaiamenduak
Lehenik eta behin, giza abentura berri baten orriak idatzi nahi ditugu, ongizatea, naturekiko harremana eta ihes egitearen inguruan. Jarduera eko-arduratsuak etengabe hobetzen joanen gara eta elkarrekin garatzen joango garen proiektuak gure gizatasun eta familia baloreak errespeta ditzala zainduko dugu. Harrera eta arreta berezia eskainiko dizugu. Zuri soilik geldituko zaizu leku zoragarri honetaz gozatzea eta gurekin batera berau zaintzea.
Tamarizak berriz etxekotu dira, txoriek hor jarraitzen dute, eta parapentelariek ere. Denok batera sakon arnas dezagun !!
Alexandra, Charles, Lucas eta Juan Cuxac
Itsasbazterraren zaintzea
eta Natura 2000 sailkaturiko lekuaren araudia
Bizidunen errespetua
Elkarrekin hobetu dezagun landare eta animaliei egiten diegun arreta
Jarrera berdeak errespetatzea
Praktika eko-arduratsuak, birziklatzea, zirkuitu laburrak, hondakinen murriztea, ura neurriz erabiltzea
Elkarbizitzaren zaintzea
Auzokoen errespetua eta elkar aditzea